Up
label
date
day
month
Spectrum and info
Ziztada&Rlantz reggae-dub musika taldea da, 2017an sortua. Ahotsean Ziztada (Bilbo) eta Rlantz (Amurrio) base ekoizlea eta “dub maker”-a dira taldea osatzen dutenak. Disko bat argitaratu zuten “Egun hotzak” izenpean, bigarrena bidean da.

Oinarrizko musika estiloa “Dub steppa” da, Reggae musikaren esperimentaziotik abiatuz sortu zen erregistro musikal elektronikoa. “Steppa” hitzaren definizioa, bonboaren erritmo konstante bat litzateke, “bombo a negras” bezala ulertua, hau da, 4 bonbo konpas bakoitzeko. Honetaz aparte, Rap-a ere presente egon ohi da gure abestietan.

Musika propioa sortzen dute, letra alternatiboak eta erreibindikatiboak izanik oinarri, bai sozialki baita feminismoaren ildotik landuz. Emakumeen presentzia faltak (gehienbat musika estilo hauetan) ahaldundu ditu proiektuan, sound system mugimendua berdintasunean eraikitzeko gogoekin eta letren mezua zabaltzeko gogoekin baizeunden. Beste alde batetik, euskara sustatzeko proiektua ere bada.
img